XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABURPENA: Jose de Vargas y Ponze Ontzitako Ordezko Jaunak, Madrileko Historia Erret-Akademiako Zuzendari izanak 1805ean, demografia historikuaren barrutian zalantzarik gabekotzat jotzen dugun lan bat idatzi zuen: Estados de Vitalidad y Mortalidad de Guipúzcoa en el siglo XVIII liburua alegia.

Historiak, jakintza aldetik eta estatuko demografiak, eta batipat Gipuzkoakoak liburu honetan soro oparo eta zabal bat aurkituko dute non beren erroak aurkitu, eta era berean non beren ahalmen ikertzaileak aberastu.

Ponze-ren kezka politiku-historiku-ekonomikuek demografiaren analisian aurkituko dute erantzun biderik onena.

Bi dira benaz aipagarri gertatzen diren alderdiak: Alde batetik dokumentu corpus bat eskaintzen digu, XVIII. mendeko Gipuzkoaren demografiaren dinamika ezagutu eta ulertzeko ezinbesteko kontsulta edukiak eskaintzen diguna.

Bigarren, demografia metodologia goiztiar eta zehatz bat erabiltzen du idazleak, hartara gaurko historia eta demografia eginkizunetan baztertu ezineko garapena lortu duen demografia jakintzaren aintzindari delarik.